Ekainaren 18an Josu Bergara abeslariaren lan berria Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatu zen. Udan Bigorringo eta Euridia estudiotan edizio eta masterizazio lanak burutu ondoren, Eako kantautorearen diskoa Kanta Txikien Indarra izenburuarekin azaroan argitaratu da. Diskoaren konposizio eta moldaketaz Nerea Alberdi biolinjole bilbotarra arduraty da eta Mikel Nuñez Lauzirka durangarrak piano modaketak egin ditu. Txema Arana baterian, Dani Gonzalez baxuan, eta Natalia Wang, Aradna Villate eta Claudia Díez (biolina, biola eta txeloa) hari- tresnetan aritu dira.
Kanta Txikien Indarra diskoa hamar abesti berri eta lau zaharrez osatuta dago. Lan berri honetan melodien pisua eta freskotasuna agerian dira. Estilo aldetik, katautorearen esentziari uko egin gabe, Bergarak pop disdiratsua eta swing moduko erritmoak ere landu ditu. Kolaborazioei dagokionez, Mikel Markez bakarlaria, Gaizka Pañafiel trikilaria, María Rivero (Siroka, Hutsa) eta Ane Martinez (Zango) abeslariak eta Izaskun Canga ukelele jotzailea zuzeneko grabaketan parte hartu dute. Aurreko lanetan, Josu Bergarak bere abestien hiztz guztiak idatzi izan ditu, baina disko berri honetan Hasier Rekondo idazleak Kosmos Bera kantuan eta Bego Andrés Urresti-k Fandangoaren hotsa letrak idatzi dizkiote.
Diskoaren lehengo singleak Herri txiki zahar Honetan izenburua da, protesta kantuetatik gertu, Euskal Herriko zenbait kontu sozial eta kutural aipatzen ditu abestian. Tartalo kantuan euskal mitologiaren izaki begibakkarraren ipuina abesti bihurtu du. Bilbo hiriari omenaldia egin dio beste kantu baten eta maitasun istorio txiki eta arruntentzako lekua ere utzi du Autobusean abestian.
Diskoa aurkezteko lehenengo kontzrtuak Busturiako kultur etxean azaroaren 15ean eta Jatabeko Kultur etxean azaroaren 20an izango dira, hirukote formatuan, Mikel Nuñez eta Nerea Alberdiren laguntzaz. Durangoko Azokaren ahotsenea gunean ere egongo dira abenduaren 8an. Euskal Herriko areto eta antzoki ezberdinetan arituko dira 2016 urtean, Katalunian, Valentzian eta Madrilen ere diskoa aurkeztuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario